viernes, 20 de noviembre de 2015

Nola erabili gamifikazioa eskolan

Joko mekanikak ulertu eta gero, ordua ailegatu da ikasteko nola sartu mekanika horiek ikasgelan.

Hasteko, beste edozein aktibitate pedagogikoen antzera, ariketa diseinatu behar dugu. Behin gaia aukeratutakoan, honen helburuak erabakiko ditugu. Bi motatako helburuak sortuko ditugu, helburu motzak eta helburu nagusia.

Helburu nagusia izango da ariketa amaitutakoan ikasleek ikasi behar izan duten konozimentua.
Helburu motzak izango dira ariketaren atal txiki bat.

Beharrezkoa izango da helburu nagusia ariketa egiteko, helburu motzak aldatu ahal ditugu denboran zehar, baina azkenean inportantea izango da helburu nagusia lortzea.

Azkenik erabaki beharko dugu zein izango diren gure ariketan parte hartuko dituzten joko mekanikoak. Joko koperatibo bat sortuko dugu? Zer izango da saria? Ranking bat egingo dugu klasean emaitzekin?
Galdera hauek erantzutean prest egongo gara gure ariketari azkeneko forma emateko eta gamifikazio erabiltzeko geletan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario